XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bizigabeen deklinabidekoei dagokienez jokabide desberdin bi dugu, alde batetik, denbora adierazteko erabiltzen direnean erakusleak agertu egiten dira, eta beste alde batetik leku alorrean erabiltzean erakusleen ordez leku aditzondoak erabiltzen dira ondoko adibideetan ikus daitekeen legez.

a) Erakuslea denbora alorrean: (egun honetan kanpoan egon naiz) - (aste honetan joan behar dut).

b) Erakuslea leku alorrean: (herri horretan egon naiz) (etxe honetan ezagutu nuen).

(herri honetan ez dago eskolarik) (joan dira bide horretatik).

(etxe horretaraino joan dira) (joan dira etxe haietaraino).

(etorri dira etxe honetara) (ermandadea egiten zen etxe honetan) (etxe hartan egon ziren ate bi).

Oraintsu ikusiko adibide guztietan ikusten dena legez erakusleraren ordez leku aditzondoa agertzen da.

3.2. ERAKUSLEEN TAULAK Erakusleen taula aurkezteko, Bujakoak oinarritzat hartu ditugu, beste auzo bietan desberdintasunik egonez gero adierazi egingo ditugu.